Powered By Blogger

domingo, 6 de septiembre de 2015

ARGAZKILARITZAKO AZKEN TXANPA

     

                               



       Uda bukatzear dagoela, hausnarketa txiki hau egitea erabaki dut. Bi egun geratzen zaizkit klaseekin hasteko eta pilak berriz ere kargatzeko. Beste udekin alderatuz uda desberdina izan da, non lagun eta gehien maite ditudan pertsonekin disfrutatu ahal izan dudan. 

     Uda honi amaiera ematearekin batera, kurtso berriari ongi etorria ematea dator. Urte honetan argazkigintza goi - mailako bigarren urteari hasiera emango diot. Egia esan, kurtso honekin hasteko gogo izugarria dut eta horrela nire esku dagoen dena eman ahal izango dut. Jakin badakit kurtso zaila izango dela, proiektu asko ditudalako esku artean. Horrez gain, gradua bukatu beharko dut eta gradu amaierako proiektua entregatzeaz batera praktikak ere egin beharko ditut. Argazkiekin dudan dohai hau erakutsi beharko dut, horrela unibertsitatera joateko ateak zabalduz. 

    Egia da, kontzientziatuta nagoela nire esku dagoen den-dena eman behar dudala. Urte honetako erronketako bat, aurrerago aipatu dudan bezalaxe, nota onak ateratzea da EHUn ikusentzun ikasi ahal izateko. 

    Urte hau azkena izan arren, oso argi daukat oraindik asko dudala ikasteko eta horretarako kurtso desberdinez baliatuko naiz. Kurtso hau bukatzean argazkiak ateratzen jarraitu nahi dut eta ahal izanez gero lan bat aurkitu. 

     Dena ondo irtenez gero, eta emandako esfortzu guztiak bere fruitua ematen badu, argazkigintza munduan jorratu ahal izango naiz eta asko disfrutatuko dut egiten dudanarekin.

      Espero dut nire argazkiak zuen gustokoak izatea eta nik egiten dudan bezalaxe disfrutatzea!

Besterik gabe, eskerrik asko. 



     

No hay comentarios:

Publicar un comentario