Powered By Blogger

martes, 24 de marzo de 2015

BAKIOTXAT



        Bakio, gure udarako paradisu handia, basamortu erdian dagoen ur-jauzia. Udaro elkar batzen gaituen herria eta udaro momentu desberdinak bizitzearen aukera ematen digun herria. Herri txiki baina handia aldi berean, bere xarma baduena. Gaur udarako lagunei buruz gatoz idaztera. Udarako eta ez hain udarako diren lagunei buruz. Askotan, hilabeteak egon arren elkar ikusi gabe, berriro ere batzean atzo bertan ikusi ginela emoten dau. Denbora aurrera doa danontzat, guretzat izan ezik. 

            Etapa polit batean elkartu ginen eta egun hartatik famili handi baten antzerakoak gara. Udaro hondartzan igarotzen ditugu goiz  eta arratalde guztiak eta gauak nola ez parrandan, jairik- jai. Nahiz eta bizitzak erakutsi bere alde txarretako bat, irribarre egiten ere erakutsi digu, udako egunetaz gozatzen eta behar dugunean zuzen eta trinko egoten.

            Tontoarena egiten lagunik txoroenak gara, beti dakigu bestearen irribarre bat ateratzen. Baina elkar laguntzen ere badakigu. Beti gaude ondokoa laguntzeko prest, eguneko ia 24 orduetan eta hori eskertzen da. Inoiz baino lotuago gaude, denok betetzen dugu ezinbesteko papera eta bat faltan egonez gero asko igartzen da bere hutsunea. Bakoitzak bere bizitza izan arren, elkartasunean bat garelako.

Lagun artean egotea baino hoberik ez dagoelako. 

AUPA BAKIOTXAT eta gora irrien lagunak , katxiporreta!

Hona hemen elkarrekin bizitako uneetako batzuk, oraindik horrelako milaka momentu geratzen zaizkigulako elkarrekin, denak ahaztezinak.

Plazer hutsa da zuen alboan udarak eta neguak igarotzea.  

Beskarkada handi bat, laister elkartuko garelakoan.


                                                                                                        Itsaso Artetxebarria 
                                                                                                                                                                                   Mirene Gonzalez 

miércoles, 4 de marzo de 2015

GURE HARRI BITXIA!


     Zu beti hain alai, zu beti hain ausarta. Indarra, pazientzia eta lagun on baten eredu zara. Dudarik gabe ahal izango banu, zu izendatuko zintuzket munduko txapelduna. Gogora ezazu bukaerak ez direla existitzen, agurrak milaka daudelako, soilik ahazten ditugun pertsonak hiltzen direlako. Eskerrak eman nahi dizkizut zure bizitzako etapa polit eta ahaztezin batean niri  aholkua eskatzeagatik, hau irakurtzen egongo bazina jakingo zenuke zertaz hitz egiten hari naizen.

           Urteak pasa dira bizitzako etapa hau hasi genuenetik eta momentu txar zein onak igaro ditugu elkarrekin. Zu betirako gure eredu izango zarela argi dau, TXAPELDUN!! Eta meriturik handienak zuretzat, guk zu animatu ordez, zuk gu animatzeagatik momentu denetan, esperantzarik ez zegoenean ere borrokan jarraitzeagatik eta beste barik gu babesteagatik!

          Triste nagoenean, zerura begiratu eta zu ikusiko zaitut, han goian, izar baten antzera disdiratsu bezain bakar. Bakarra zarelako TXAPELDUN eta gure bihotzean beti gogoan izango zaitugu zu zaren bezain alai eta txoro. Edonorren egunak alaitzen zenituelako eta zihur nago jarraituko duzula egiten. Ez dakit noiz ikusiko dugun berriz elkar, suposatzen dut nire bizitzan dena ondo badoa berandu izango dela, bitartean pila muxu erraldoi eta beste hainbat besarkada bidaltzen dizkizut ni nagoen tokitik zu zauden tokirarte. Gaur, oroitzapen asko dira zerura begira, izar bati begiratu, zu zarela pentsatu eta hobeto naiz senitu. Ahazten ez den bihotza, ez da inoiz hilko. 

kusi arte TXAPELDUN.

                                                                                                                                                                        Mirene