Hezur-muinaren transplantearen bidez hainbat gaixotasun
tratatu ahal dira, hala nola leuzemia. Dakikezuenez, edozein transplante egin
ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurrez donazio bat egotea, eta kasu hauetan
donazioak ez dira hain sarri egiten, agian emailearen ezjakintasunarengatik,
izan ere, garrantzitsua da jakitea, hezur muinaren donazioa ez dela besteorgano
batzuen donazioaren modukoa. Animatzen bazarete, norberaren erreferentziazko
ospitalean egin daitezke tramite guztiak, eta ez da ez arriskurik ez eta minik
ere egongo. Bertan azalpen guztiak emango dizkizuete eta ohiko analisietan
egiten den bezala odola aterako dizuete. Gero, zuen datuak erregistratu egingo
dira unibertsala den hezur muinaren banku batean eta hortik aurrera itxaron
baino ez duzue egin behar. Munduko edozein herrialdetako gaixo batek hezur-muin
bat behar duenean, banku horretara joko dute bere muinarekin konpatiblea den
beste bat bilatzeko. Zorte apur batekin zuena izan daiteke eta horrela bada,
deitu egingo zaituztete eta modu horretan pertsona bati bizirik jarraitzeko
aukera emango diozue.GUK EMANEZ HAIEK BIZI! da kanpainaren leloa. Niri oparitu
zidaten kamiseta berde polit batean daukat idatzita, eta seguruenik, hemendik
aurrera maiz ikusiko dituzue kalean horrelako kamisetak daramatzan pertsonak.
Jakina, zenbat eta emaile gehiago egon, orduan eta hobeto gaixotasuna
duenarentzat. Horregatik da oso garrantzitsua emaile egitea, izan ere guk
ematean haiek biziko dira, eta bizitza gauzarik preziatuena da, hemen eta mundu
bazterreko beste edozein txokotan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario